Hezeguneak interes handikoak dira ekosistemen aberastasunarentzat eta paisaien kalitatearentzat : uren kalitatea mantentzen eta hobetzen dute, erregimen hidraulikoen erregulazioa segurtatzen du,  mustuka bezala eta bioaniztasunaren sekulako erreserba dira. Eremu natural sentibera hauek gero eta presio handiagoak pairatzen dituzte eta heriko etxearen  ardura da hauen mantentzea. Horrengatik, 2008tik goiti, Azkaingo herriak CAT ZH elkartearekin harremanetan sartu zen, segipen naturalista egin dezaten baita babes lana proposatu dezaten eremuak mantentzeko. Ibiltzaileen kopuruaren haunditzen da urtez ute, eta CAT ZH ek proposatu ziguten hesi batzuen pausatzea,  ibiltzaleak zohikaztegiak zapal ez dezaten. Horregatik antolatu dugu ostegunaren 19an  “lana egun” bat, Senpereko St Christophe lizeoko BTSA klase batekin, “petit train de la rhune” eta laguntzarekin.