Izenburua: Turismorako bizitegi hornitu bat edo logela bat alokatzea Ipar Euskal Herrian

2020ko urtarrilaren 1az geroztik, Euskal Hirigune Elkargoko 24 herritan, turismorako bizitegi hornituen eta logelen alokatzeko baldintzak aldatu dira.

Azkaingo herrian, bigarren bizitegien jabeek eskatu behar dute beren bizitegiaren erabilpena aldatzeko aldi bateko baimena, Eraikuntzaren eta Bizitegien Kodeko L.631-7-1 A artikuluaren arabera, eta Euskal Hirigune Elkargoko Kontseiluaren 2019ko irailaren 28an deliberamenduz onartu araudiaren arabera.

Azkaingo herriak turismorako apartamentu hornituen erregistratzeko prozedura plantan ezarri nahi izan du. Prozedura horren bidez haien bigarren bizitegia osoki edo partez (logela bat jabearen etxean) alokatu nahi duten ostatu emaileek 13 zifrako erregistratze zenbaki bat ukanen dute beren bizitegiak edo logelak alokatzera emateko linean diren erreserbatze webguneetan.

Egitekoak diren urraspideak ezagutzeko eta urratsez urrats gidatuak izateko, egizu klik lotura honetan: https://taxedesejour.communaute-paysbasque.fr/CU_paysbasque

 

Egin behar dituzun urraspideei buruz zenbait argibide

 

  1. urratsa: Erabilpena aldatzeko aldi bateko baimen eskaera

Baitezpadakoa da erabilpena aldatzeko aldi bateko baimena ukaitea turismorako bizitegi hornitu gisa erabili bigarren bizitegi guzietarako, izan dadin molde jarraikian edo noiztenka, eta hori, alokatzen den lehenbiziko egunetik goiti.

Baimenak ematen dira Euskal Hirigune Elkargoak bozkatu araudian finkatu irizpideen arabera. https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/cadre-de-vie/lhabitat/louer-un-meuble-de-tourisme-ou-une-chambre-au-pays-basque

 

Bigarren bizitegiak (turismorako hornituak)

Bizitegi nagusia ez den beste bizitegi hornituetarako (gela bakarreko apartamentua, apartamentua, landetxea, etxea), pertsona fisikoa baldin bazara, behar duzu aldi bateko baimena ukan erabilpenez aldatzeko.

Azkaine herrian, jabe batek bi erabilpen aldaketa baimen ukaiten ahalko ditu.

Bizitegia horniturik alokatua delarik gutienez 8 hilabetez ikasle bati edo lan mugikortasunean den norbaiti, eta ondotik 120 egunez sasoirako alokatzen delarik, bizitegi hori ez da jabeari esleitu kuotaren barne kontatuko.

 

Erabilpen aldaketa egiteko eskaera orria behar duzu aurkeztu orrian seinalatu zerbitzuan: https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/cadre-de-vie/lhabitat/louer-un-meuble-de-tourisme-ou-une-chambre-au-pays-basque

 

Bizitegi nagusia

Bizitegi nagusia da urtean zortzi hilabetez gutienez okupatua den bizitegia, salbu lan betebeharra edo osagarri arazo bat ukanez geroz edo ezinbesteko kasuan.  Zure bizitegi nagusia ezin duzu alokatu 120 egun baino gehiago urtean.

Bizitegi nagusiaren alokatzeko ez da aldi bateko baimena eskatu behar erabilpenez aldatzeko.

Haatik, zure erregistratze zenbakia ukan behar duzu (ikus 2. urratsa) eta herriko/herriarteko egonaldi zerga behar duzu ordaindu (ikus 3. urratsa).

 

Arrotz logela kasu berezia da:

Turismoaren Kodeko L324-3 artikuluak finkatzen du arrotz logelak jabearen etxean diren logela hornituak direla turistak errezibitzeko, dirutan truk, gau bat edo zenbaitetarako, eta zerbitzuak ere proposatu behar direla. Arrotz logela izateko, behar da irizpide hauei ihardetsi:

- Zure bizitegi nagusia da eta zuk dituzu turistak errezibitzen,

- Etxean zara turisten egonaldi denboran,

- Gaualdia, oihal-mihiseak eta gosaria batean hornitzen dituzu.

Egonaldi zerga zerbitzuari behar diozu arrotz logela alokatzen duzula deklaratu orri hau betez eta igorriz: https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/R17897

Arrotz logelaren definizioa xehekiago ezagutzeko: https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/F17452

Alokatzea bizitegi nagusiari datxikion eraikina edo bizitegian antolatua den gela bakarreko apartamentua, garaje antolatua etab.

Etxea partez transformatzen baldin bazenu, zenbait bizitegi ttipiagotan bereizten edo etxeko lursailean eraikin bat gehitzen, beharko duzu eskaera egin Herriko Etxean hirigintzako orriaren bidez. https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/N319

 

  1. urratsa: Erregistratze zenbakiaren galdegitea

Turismorako bizitegi hornituak  alokatzen dituzten guziek behar dute nahitaez erregistratze zenbaki bat ukan (bizitegi nagusia izan edo bigarren bizitegia) alokatze abisua agerrarazteko, alokatzen den 1. egunetik goiti. Erregistratze zenbaki hori nahitaezkoa da, bizitegi nagusiaren barnean alokatzen diren bizitegietarako barne. Egiazkoa ez den edo okerra den deklarazio orok 5 000 € eta 10 000 € arteko isuna ukaiteko arriskua du.

Herriko auzapezak esleitu erabilpen aldaketarako baimena ukan bezain laster, beharko duzu turismorako bizitegi hornituaren aitzineko deklarazioa egin erregistratze zenbaki baten ukaiteko.

Ostatu emaile berria baldin bazara, sor ezazu zure kontua “Kontu berriaren sortzea” sailean.

Erregistratze zenbaki hori behar duzu argitaratu zure alokatze-abisuetan (abisu egunkari eta webguneetan, interneteko plataformetan, etab.).

Urraspide horiek guziak egiteko: https://taxedesejour.communaute-paysbasque.fr/CU_paysbasque

 

  1. urratsa: Egonaldi zergaren deklaratzea

Azkaingo herriak / Euskal Hirigune Elkargoak egonaldi zerga erreala biltzen du. Egonaldi zergaren emaitza herriko/lurraldeko turismoaren errazteko erabiltzen diren gastuetan esleitzen da.

Ostatu mota guziei dagokio: hotelak, logelak, logelak jabearen etxean, turismorako bizitegi hornituak, turismorako erresidentziak.

Zerga egonaldia ostatu turistikoetako bezeroek dute ordaintzen zuzenki ostatu emaileari edo lineako alokatze plataformari (Abritel, Airbnb, …).

 2019ko urtarrilaren 1az geroztik, sailkatuak ez diren ostatuetarako egonaldi zerga ehunekoaren arabera finkatua da, Euskal Hirigune Elkargoko Kontseiluaren edo Herriko Kontseiluaren deliberamenduz, eta horri % 10eko departamendu-zerga gehigarri bat gehitzen zaio. Zure bizitegia sailkaraz dezakezu nahi duzun organismo ebaluatzaileari eskatuz, zerga egonaldi finkoa ukaiteko gisan.

 

Egonaldi zergaren deklaratzea: https://taxedesejour.communaute-paysbasque.fr/CU_paysbasque

 

Testuan sartzeko eta “Dokumentu eta lotura erabilgarriak” arteko orrian ezartzeko dokumentu baliagarriak

  • Erabilpen aldaketarako araudia (Elkargoaren webgunea)
  • Erabilpen aldaketarako eskaera orria (Elkargoaren webgunea)
  • Zerbitzu Publikoaren webgunearen lotura (Arrotz logeletarako inprimakia)
  • 3Douest lotura