Larunbatero 8tik goiti eguerdi arte

Merkatuko eragileak

Tokiko ekoizleek eta hurbileko saltzaileek (salgai ez diren ekoizkinak saltzeko) osagarriz osatzen dute Azkaineko merkatua. Erakusketariak kalitatezko desmartxa kolektibo bate aldn engaiatzen dira. Herria dinamizatzeko xedez, tokiko elkarteak merkatura erregularki gomitatuak dira. Udan, tokiko eskulanak ere atxematen dira merkatuan. Azkaineko merkatua kalitatezko merkatua da, konkurrentziarik gabeko izpirituan eta ekoizkinen osagarritasunean oinarritua.

Herriko Etxearen engaiamendua

Merkatu estalia erreserbatzera engaiatzen da larunbat goizero, asteburuetan edozein ekitaldi aurreikusia bada ere, Azkaineko bestetan salbu (kasu honetan merkatua ezeztatua izaten ahalko da erakusketariekin adosturik). Merkatua lehen tokian emana da herriko webgunean, herriko aldizkarian eta afixatze taulan. Tokiko prentsako artikuluetan ere aipatua da. Herriko Etxeak, merkatuaren oreka txartzen ez duten erakusketariak hautatzen ahalegintzen da eta erakusmahaiak antolatzen ditu bezeroen zirkulazioa eta elkarrizketak laguntzeko gisan. Erakusketarien eta herriko etxearen artean bilkura bat antolatua izanen da urtero xartaren errepestuari buruz eta bere bilakaerari buruz pundua egiteko.

Erakustarien engaiamendua

Beren tokia atxikitzen dute urte osoan (hornidura eskasien kasuetan izan ezik) edozein izan eguraldia edo merkatuan ibiltzen den jende kopurua. Xedea da, bezeroak leial bilakatzea. Erakusketariek merkatuaren sustapena egiten dute, noiztenkako ekitaldiak antolatuz beren ekoizpenak lehen tokian ezartzeko eta merkatua animatzeko.

Prezioak :

  • Hiruhileko : 39 €
  • Eguneroko sasoi prezioa : 7.50 €
  • Bi hilabeteko sasoi prezioa : 60 €
  • Hiruhileko sasoi prezioa : 75 €

Izen ematea

Auzapez jaunari gutun bat idatz ezazu (aktibitate eta epea erranez)