Azkaingo Herriak, Donibaneko bidean den hektare bateko lur komunal bat antolatu du, etxeko baratzeak egiteko.

30 bat baratze dira, 100 metro karratukoak, ur iturri batekin parzela bakoitzean.

Azkaingo herritarrek alokatzen ahal dituzte, 75 euro urtearentzat pagatuz.

Hala nola, azkaindarrak baratzegintza baliatzen ahal dira, herriak baloratu nahi duen bi baliorekin :

  • Kohesio soziala garatzea alokatzen dituzten jendeen artean
  • Ingurumena errespetatzen duen baratzegintza bat pratikatzea

Baratze bat eskatzeko, bidali gutun bat auzapezari.

Xehetasun gehiagorentzat, deitu ingurumen zerbitzua, 05 59 54 41 46 zenbakirat.

Hemen aurkituko duzue baratzeen xarta.

 

Règlement des jardins familiaux 53.74 KB 01/07/2015 14:35:23

ARGAZKIAK