MairieAscain_Flyer2020_09_WEB.pdf | 729.17 KB | 02/10/2020 15:08:54 |
Aparkatze arautua
Hurbileko saltegietan errexkiago hurbiltzeko eta bereziki adinekoentzat eta ahalmen urrikoentzat, Herriko etxeak gune urdin bat antolatu du.
Gune urdina nola funtzionatzen da?
Gune urdina aise ageri da, lurrean dauden marka urdinei esker eta seinale taulei esker. Delako gunean aparkatzeko, aparkatze disko bat beharko duzu.
Disko hori aurkituko duzu saltegietan, turismo bulegoan eta Herriko etxean.
Diskoa eskuratu orduko, zure autoko parabrisaren gibelean agerian ezarri beharko duzu, etorri ziren tenorea ezarriz.
Gisa horretan, 30 minutuko aparkatzearen abantaila ukanen duzu urririk.
Denboraldi hori pasatzen baldin baduzu edo diskoa ez baldin baduzu agerian ezarri, isuna jasan dezakezu.
Gune urdinak indarrean dira 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik 19:00etara, egunero, salbu igandetan eta besta egunetan.
Tenore horietatik kanpo, aparkatzea urririk da.
Non aparkatu?
27 leku « urdinak“, Fourneau, Eskola eta Olhetako karriketan kokatuak dira.
Aparkatze luzeago baten abantaila ukaiteko, Herriko etxeak 180 leku uzten dizkizu urririk 4 aparkalekutan:
-Ihiztarien 1. aparkalekuan
-hilerrietako 2. Aparkalekuan
-Xurio pilota plazako 3. Aparkalekua
- Zubi Erromatarraren 4. Aparkalekua
Zuen gogo onaz eta herritartasunaz eskertzen zaituztegu
Running sneakers | Men's Footwear