GUTUN KULTURALA  - 2022ko UZTAILA

 

 Hitzordu kulturalak Azkainen

 

- Ostirala guziz, dantza ikusgarria IKASLEAK taldearekin, 21:30etan Azkaingo plazan.

 

- Uztailaren 12an, asteartearekin, LARRUN KANTA abesbatza, 21:30etan Azkaingo elizan.

 

- Uztailaren 19an, asteartearekin, SISTER NAT gospel Kontzertua 21:30etan Azkaingo elizan.

20 urte Sister Nat kantatzen duela. 2001. urtetik goiti, gospel musikan aritzen da. Frantzia osoan kontzertuak ematen ditu eta “La Môme Gospel” ezizena eman diote.

Azkainen Les Etoiles du Gospel taldearekin kantatuko du.

Sartzeak salgai Euskal Herriko Turismo bulegoetan eta egun berean : 12€ - 12 urtetik goiti

Azkaingo Turismo bulegoaren telefona : 05.59.54.00.84

Kultura & Euskara Batzordeak programaturik

 

- Uztailaren 22an, ostiralarekin, Serresko Bestetako kontzertua, 21:00etan

Omenaldi bat Pierre Oyhantori Azkaindar kantari batzuekin eta gero Lokarri taldearekin.

Sartzeak 10€ E.V.A.H.-ren alde.

 

- Uztailaren 24an, igandearekin, Elkanoren lehen mundubiraren 500. urtemugaren efemeridearen Besta, Elkano Itsas Herria elkartea, Urtanta elkartea eta Kultura & Euskara Batzordeak antolaturik

Lehen bai lehen festa horren egitaraua bidaliko dizuegu. Anartean atxikitzen ahal duzue egun hori zuen agendan.

 

- Uztailaren 26an, BIHOTZEZ abesbatza, 21:30etan Azkaingo elizan. Ascain Animations antolaturik.

 

- Uztailaren 31an, igandearekin, ARTZAIN TXAKUR TXAPELKETA, 18:00etan Kiroletan Azkaingo Ikastolako 50 urte karietara.

 

BESTE GERTAKARIAK :

- Hileko ostegunero, elikagaien merkatua, 15:00etatik 21:30arte Azkaingo plazan (salbu uztailaren 14an)

- Uztailaren 2an, larunbatarekin, Ste Marie eskolako besta

- Uztailaren 3an, Tenis klubaren Besta

- Uztailaren 14an, eskulangile ta sortzaileen Krea’Merkatua, 15:00etatik 22:00arte, Azkaingo plazan

- Uztailaren 17an, E.V.A.H. elkartearen besta, goizeko 10etatik Azkaingo plazan : pintxo txapelketa,  talo & patata frijituak, edantegia eta beste animazioak egun osoa

- Uztailaren 21an eta 28an, Selauru Hustea, 17h00etatik 23:00arte, Xurio pilota plazan, Denen Artean antolaturik

- Uztailaren 24an, igandearekin, Paella afaria 19:30etan, Biltokin, Les Amis du Jumelage antolaturik

- Uztailaren 31an, igandearekin, Selauru Hustea, 9:00etatik 18:00arte, Erromano zubian, Les Amis du Jumelage antolaturik

 

BESTE :

- Azkaingo Turismo bulegoan, salgai :

            - Larrungo Trainen txartelak

            - Baionako Bestetako eskumuturrekoak 10€, baita afitxak eta lepoko zapiak

            - Iruñarara joateko autobus txartelak, 20€ joateko edo itzultzeko txartelak, 30€ joan-etorri txartelak

            - TRYO kontzertuaren sartzeak 42€, abuztuaren 19an, Donibane Lohizunen

            - TAMBOURS DU BRONX kontzertuaren sartzeak 29€, abuztuaren 20an, Donibane Lohizunen

            - VINCENT MOSCATOren ikusgarriaren sartzeak 40€, abuztuaren 21an, Donibane Lohizunen

Baita beste ikusgarri, kontzertu eta Cesta Puntako sartzeak