EZ DOK HIRU AKUSTIKOA
From 15 April 2023 20:00 until 15 April 2023 22:00
At VVF ASCAIN
Categories: Gertakariak
Tartean Teatro konpainiaren ikusgarria - Publiko helduari zuzendutakoa - Ikusgarri umorezkoa, euskaraz.
Patxo Telleriak testuak sortzeko, Mikel Martinezek eta Telleriak berak zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.
Umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria.
Sinopsia :
Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri ? Kalkulua egin duzu inoiz ?
Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla.
Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski !) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu.
“Ez dok hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez... Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Iraupena : 70mn - Sartzeak salgai egun bertan : Helduak (15 urte +) 10€ - Prezio apalak 5€.